telebista
Hasier Etxeberriak aurkeztuta
Frantziako perfume eta lurrinak hizpide, astearteko 'Haratago'n
A.H.
EITB
Lurrinak nola ekoizten diren ezagutuko du saioak eta baita Frantziako sudur ospetsuena ere, Jean Claude Ellena.
-
Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB
Produktu frantziarrak oso ezagunak dira, baina haien artean lurrin edo perfumeak dira ezagunenak: Channel, Dior, Hermés, etab. Munduan ez da ospetsuagorik. Baina nola sortzen dira lurrin garesti hauek? Galdera horri erantzungo dio astearteko 'Haratago' saioak, lehengaiak non eta nola biltzen diren eta nola lantzen diren aztertuz. Eta bide batez, Frantziako sudurrik ospetsuena ezagutuko du saioak: Jean Claude Ellena du izena.
'Haratago' astearte honetan emitituko da arratsaldeko 17:15etik aurrera ETB-1en.