Itxi

telebista

Pilota

Altuna III vs Laso, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Donostiako Atano III pilotalekutik zuzenean eskainiko da buruz buruko partida. Ondoren, Bengoetxea VI – Elizegi eta Zabala – Erostarbe pilotarien arteko norgehiagoka ere izango da ikusgai.

  • Pilota, frontoian

    Pilota, frontoian

Ostegun honetan, Altuna III vs Laso pilota partida ikusteko aukera izango da ETB1en eta eitb.eus-en, zuzenean, Donostiako Atano III pilotalekutik. Altuna III eta Lasoren arteko buruz buruko partidaren ostean, Bengoetxea VI - Elizegi vs Zabala - Erostarbe lehiaz gozatzeko aukera ere izango da.

Xabier Euzkitze eta Abel Barriola arduratuko dira kontakizunaz, Elena Azpeitiarekin batera.

Donostiako Atano III pilotalekutik, zuzenean gaur, ETB1en eta eitb.eus-en. 22:00etan hasiko da emanaldia eitb.eus-en, eta 22:20an, berriz, ETB1ean.