Itxi

telebista

Pilota

CaixaBank Masterseko partida Elgoibartik, gaur gauean, zuzenean

EITB Media

Olaizola II - Zabaleta vs Laso - Albisu partida izango dugu ikusgai. Pilota emanaldia 22:20ean hasiko da, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Pilota

    Pilota

ETB1ek eta eitb.eus-ek zuzenean eskainiko dute Elgoibarko pilota jaialdia gaur gauean, 22:20an. Bi norgehiagoka hauek jokatuko dira: Dario - Untoria vs Arteaga II - Erasun eta Olaizola II - Zabaleta vs Laso - Albisu, azken hori CaixaBank Masterseko seigarren jardunaldiaren barruan.

Xabier Euzkitzek eta Mikel Idoatek egingo dute emanaldiaren kontakizuna.