telebista
Euroliga Top 16
Gescrap Bizkaia eta Real Madril elkarren aurka zuzenean ETB-1en
A.H.
EITB
20:30etatik aurrera jokatuko dute partida Bilbao Arena pabiloian.
-
Gescrap Bizkaia. Argazkia: EFE
Asteazken honetan Euskal Telebistak zuzenean eskainiko du Gescrap Bizkaia eta Real Madril taldeek elkarren aurka jokatuko duten norgehiagoka, arratsaldeko 20:30etik aurrera. Euroligako Top 16 fasearen laugarren jardunaldiko partida izango da Bilbao Arena pabilioian jokatuko dena eta Asier Aranguren, Josean Aldalur eta Juan de la Vegak egingo dute emanaldiaren gaineko zuzeneko kontakizuna ETB-1en.