Itxi

telebista

17:15ean

Luxuzko hiru enpresa eta izen aztergai, asteazkeneko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Dokumentalak Louis Vuitton, Montblanc eta Baccarat luxuzko markak gertutik ezagutuko ditu.

  • Hasier Etxeberria, Haratago

    Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB

Asteazkenean, Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen dokumentalean, luxuaren hiru etxe handiren museo pribatuetan eta lantegi ezkutuetan sartuko dira: Louis Vuitton, Montblanc eta Baccarat enpresak barrutik ezagutuko dituzte.

Hasteko, Louis Vuittonen bizitza aztertuko du saioak. Vuittonek Parisen ikasi eta kalitate handiz lan egiten zuelako egin zen ospetsu. Napoleon III.ren gortearekin tratuak egin zituen eta haientzako eta Eugenia enperadorearen emaztearentzat bidaietarako kutxak eta maletak sortu zituen, Eugenia Miarritze eta Donibane Lohitzunera etortzen zenerako.

Horrez gain, Baccarat enpresa barrutik ezagutuko du dokumentalak, langile trebatuak zer nolako pieza ederrak sortzen dituzten ikusteko.

Bestalde, Montblanc museoko arduradunek beren etxeko lumari boterearen luma deitzen diotela azalduko dute, horrekin izenpetu baitira munduko agiri garrantzitsu asko.

'Haratago' asteazken honetan emitituko da 17:15etik aurrera ETB-1en.