telebista
Begoña Zubietak aurkeztuta
Felix Maraña idazle eta kazetaria, osteguneko 'Forum'en
A.H.
EITB
Gonbidatuak bere azkeneko liburua aurkeztuko du Donostia, calle a calle.
-
Begoña Zubieta, 'Forum'. Argazkia: EITB
Felix Maraña idazle eta kazetaria osteguneko 'Forum' elkarrizketa saiora hurbilduko da argitaratu berri duen Donostia, calle a calle liburua aurkeztera. Donostiako 100 kale ezberdinetako istorio pertsonalek osatzen dute liburua eta istorio bakoitzak, gainera, hiriburuaren historiaren parte bat ere aditzera ematen du. Begoña Zubietak egingo dion elkarrizketan, istorio hauek gogoratuko ditu eta Donostia beste modu batean interpretatzean bizi duen esperientzia pertsonalaz ere arituko da.
'Forum' ostegun honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.