Itxi

telebista

ETB-1en

Gure erloju biologiokaren garrantziaz, osteguneko 'Haratago'n

A.H.

EITB

Erloju biologikoak gure eguneroko bizitzan duen eraginaz arituko da Hasier Etxeberriak aurkeztuko duen dokumentala.

  • Hasier Etxeberria | Haratago

    Hasier Etxeberria, 'Haratago'. Argazkia: EITB

Ostegun honetako 'Haratago' saioak gure erloju biologikoaren ezkutuko bizitza aztertuko du, gorputzeko zirrikituetatik barrena mugituko da, eguneroko bizitzaren erritmoa gure gorputzaren erritmoari egokitua dagoela egiaztatzeko. Hala, badirudi goizeko zortzietan bihotzeko bat izateko arrisku handiagoa dugula eta eguerdiko ordu bietan trafiko istripu bat izateko aukera gehiago. Botika bat hartzerako orduan ere, momentu batzuk besteak baino aproposagoak dira eta nahiz eta askotan nahi dugunean jan eta edaten dugula pentsatzen dugun, zalantza argiak daude hori horrela ote den jakiteko. Osteguneko 'Haratago' saioa galdera guzti hauei erantzuna ematen ahaleginduko da, arratsaldeko 17:15etik aurrera ETB-1en.