telebista
Otsailaren 13an
Katyk hil al zuen Ricardo Ojanguren?
EITB
Enpresariaren detektibe pribatuak eginiko adierazpenen ondoren, badirudi Katy izan daitekeela Ricardo Ojangurenen hiltzailea.
-
'Goenkale'. Argazkia: EITB
Joana eta Itxaso Ricardo Ojangureni dirua lapurtzeagatik epaituak izango dira. Epaiketaren atarian, Abelek biak ala biak kartzelatik salbatzeko estrategia pentsatuko du. Horretan buru belarri dabilela, Uxue alabaren bisita jasoko du. Izan ere, alaba oso arduratuta dago aspaldian amaren berririk izan ez duelako. Ezustean, amaren mezu berri bat jasoko du non dagoen esanez.
Ines Ernestoren alaba dela jakin ostean Mireiak Arraldetik alde egingo du. Bien bitartean, Ines aitarekin minduta dago haurra zela bere kargu egin ez zelako. Hala ere, mojak oker zegoela jakingo du.
Ricardo Ojanguren hilketaren kasuan datu berriak daude. Nekanek enpresariak kontratatu zuen detektibe pribatuarekin hitz egingo du eta hark esango dio argazkiekin xantaia nork egiten zion ikertzen aritu zela. Eta badirudi, Katy dela susmagarri nagusia.