telebista
Ostiralean
Amir Khan-Lamont Petersonen Munduko txapelketa, 'Boxeo Izarrak' saioan
A.H.
EITB
Ondoren, emakumezkoen pisu ertaineko Munduko txapelketako borrokaldia eskainiko da, Christina Hammer eta Vashon Livingen artean.
-
'Boxeo izarrak'. Argazkia: EITB
Pisu super arineko bi titulu jokoan daudela, Amir Khan eta Lamont Petersonen arteko norgehiagoka izango da 'Boxeo Izarrak' saioaren ardatza. Amir Khanek zilarrezko domina irabazi zuen Atenasesko joko olinpikoetan eta profesional mailan Munduko txapeldun izan da 2009tik. Guztira sei aldiz izan da tituluaren jabe eta Petersonen kontra WBA eta IBFren gerrikoak jarriko ditu jokoan. Orain arte 26 borrokaldi irabazi ditu Khanek eta bakarra galdu. Petersonek 2009an lortu zuen WBO gerrikoa eta orain beste bi eskuratzeko asmotan da. 29 garaipen lortu ditu eta borrokaldi bakar bat galdu.
Ondoren, emakumezkoen arteko Munduko txapelketa eskainiko du 'Boxeo Izarrak' saioak. Christina Hammer alemaniarra Vashon Living estatu batuarrraren aurka borrokatuko da pisu ertaineko Munduko txapelketan. Hammerrek 21 urte ditu eta orain arte egindako 10 borrokaldietan nagusitu da. Livingek, ordea, bost borrokaldi irabazi eta bakarra galdu du.
'Boxeo Izarrak' ostiral honetan emitituko da 22:55etik aurrera ETBK Sat katean eta 00:05ean ETB-1en.