telebista
Igande honetan ETB-1en
Iban Garate, Itziar Atienza eta Xabi San Sebastian, 'Finlandia'n
A.E.
EITB
Astelehenean 'Ai Ama!' saioa estreinatuko dute ETB-1en.
-
'Finlandia 2012'. Argazkia: EITB
Igande honetan nobedadeak izango dira 'Finlandia'n, programa berezia prestatu baitute. Otsailaren 13an hasiko den 'Ai Ama!' saioko banda izango dute platoan oraingo honetan; Iban Garate aurkezlea eta Itziar Atienza eta Xabi San Sebastian kolaboratzaileak, hain zuzen ere. Eguneroko programa berri honen hasiera ezagutzera emango duten bitartean, jolas egingo dute 'Finlandia'n.
Fikzio aldetik, Artekarik eta Mintzalagunak betiko martxan jarraituko dute, lehenengoek tenis pilotak botatzen eta bigarrenak Armando euskaldun berriaren okurrentziak jasaten. Julian eta Asintxok sagardotegiko mundua ekarriko digute platora, errubera inoxidable eta guzti. Olazabal eta Azkargortak izarren liga edo Tzanpionza nola doan kontatuko digute berriz ere eta Olasagasti eta Perurenak, Rufino eta Floren Nazabalek lagunduta, abenturak bizitzen jarraituko dute baserriko bajeran. Horrez gain, gaijartzailek bertsoak eskatzen jarraituko du.
Bestalde, Axi Muniain eta bere kuadrilak eroritako elurra nola aprobetxatzen duten ikusiko dugu. Zentro de Dia-ko hirukoteak karrerak egiten jarraitu nahiko du eta Eriz Magoak majia tartea ekarriko digu.
Hori dena, igande gauean, 21:00etan, 'Finlandia'n izango da ikusgai ETB-1en.