Itxi

telebista

Audientziak

"La Noche de…" berriz izan da astearte gaueko saiorik ikusiena

EITB Media

Felix Linaresek aurkeztutako saioa zazpigarren astez jarraian lortu du astearteko ordutegi nagusian lidergoa.

  • 'Oda a Joy' pelikularen irudia.

    'Oda a Joy' pelikularen irudia.

"La Noche de…" saioak astearteko lidergoa lortu du zazpigarren astez jarraian, % 13,3ko audientzia-zatia bereganatuz. Félix Linaresek aurkeztutako saioa astearte gaueko tarterik ikusiena izan zen eta 182.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zuen Euskadin eta eragin eremuan.

Horrez gain, Oda a Joy pelikularen emanaldia ere bere ordu tartean nagusi izan zen % 10,5eko audientzia zatia eta 196.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin. Benetako gertakarietan oinarritutako film honek Martin Freeman eta Morena Baccarin aktoreak ditu protagonista. Estatu Batuetako bikote ezkondu baten istorioa du filmak oinarri. Haien harremana moldatu behar izan zuten senarrak kataplejia deritzon gaixotasuna zuelako