telebista
Arratsaldero, 16:30ean
"Esto No Es Normal" saioaren denboraldi berria, gaurtik aurrera, Igor Siguero eta Nerea Aliasekin
EITB Media
Berrikuntzaz beteta dator bigarren denboraldia, tartean aurpegi berri bat lantaldean: aurrerantzean Nerea Alias arituko da Igor Siguerorekin batera aurkezle lanetan. Arratsaldero izango da ikusgai, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.
-
Igor Siguero eta Nerea Alias, "Esto no es normal" saioko aurkezleak. EITB Media
Gaur bigarren denboraldia estreinatuko du "Esto No Es Normal" saioak, eta berrikuntzaz beteta dator programa. Besteak beste, aurpegi berri bat izango dute lantaldean, aurrerantzean Nerea Alias arituko baita Igor Siguerorekin batera aurkezle lanetan.
Denboraldi honetan proba berriak planteatuko dituzte, eta bertan garrantzia berezia izango dute musikak eta abestiek. Saioko kuadrillan ere aurpegi berriak ikusiko ditugu eta, nola ez, lehiakide berriak arituko dira lehian ahalik eta sari handiena lortzeko. Ia 86.00 euroko zakuarekin abituko du programak denboraldi berria.
Normala al da hau edo bestea egitea?
Saio bakoitzean bi bikote arituko dira lehian finalera heldu eta egunero eskuragarri izango den saria lortzeko.
Premisa erraza da: Normala al da hau edo bestea egitea? Hortik aurrera saioak hainbat galdera planteatuko ditu, eta lehiakideek erantzun beharko dute jendartearentzat normala den edo ez. Herritarrek beraiek emango dizkigute erantzunak.
"Esto No Es Normal", Igor Siguero eta Nerea Aliasekin, astelehenetik ostiralera, 16:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.