telebista
Otsailaren 14an
Ines mojak haur bat izan zuen gaztetan!
EITB
Arraldetik ihes egin zuenean haur bat izan zuen, baina medikuek hilda jaio zela esan zioten.
Nekanek galdeketa egingo dio Katyri eta honek zituen zorrak kitatzeko Abelengandik dirua jaso zuela aitortuko du. Beraz, Katyk ez zeukan Ricardoren diruaren beharrik.
Abel kezkatuta dago: Germanen ebakuntza hasieran uste zutena baino arriskutsuagoa da eta hil egin daiteke, eta Kandidok laneko txanda arraroekin jarraitzen du. Abelek ez du uste Erramun pertsona fidagarria denik, besteak beste, bizi maila altua duela erakusten baitu. Kontuak kontu, Kandido Abel aita lasaitzen ahaleginduko da.
Azkenik, Inesek ez dauka Ernestoren eta Ama Paresiren azpijokoaren berririk. Haur lapurtuen gaineko albisteak harrituta utziko du moja eta ondorioz, gaztetan hilda jaio zen haur bat izan zuela aitortuko dio Aliziari. Umea izan zuen klinikako ginekologo bati haur lapurtuen traman egotea leporatzen diote eta horregatik bere umea ere lapurtua izan zela uste du.