Itxi

telebista

20:45ean

Milan eta Arsenalen arteko partida zuzenean ETB-1en

A.H.

EITB

Ondoren, Zenith eta Benficak jokatuko duten norgehiagokaren laburpena eskainiko da.

  • Milan-Arsenal, Champions.

    Milan-Arsenal. Argazkia: EITB

Asteazkenean, Milan eta Arsenal taldeek elkarren aurka jokatuko duten partida eskainiko du Euskal Telebistak zuzenean arratsaldeko 20:45etik aurrera. Juanan Legorburu, Juanan Larrañaga eta Naxari Altunak emango dute Milaneko San Siro estadioan jokatuko den partidaren berri eta emanaldiaren aurretik partidaren gaineko informazio guztia eskainiko duen atariko 'Champions League' saio berezia eskainiko da Txemi Galarragaren eskutik.

Zuzeneko emanaldiaren ondoren, asteazkenean bertan San Petersburgon jokatutako Zenith eta Benfica taldeen arteko partidaren laburpena eskainiko da, Ander Txintxurreta eta Juanan Larrañagaren komentarioekin.