telebista
Show berria ETB-1en
Koikili asteazkenean 'Ai Ama!' saioan
A.E.
EITB
Athletic-eko jolakaria izango da Iban Garatek aurkezten duen saioaren protagonista
-
Koikili Lertxundi, Athletic-eko jokalaria. Argazkia: EITB
Koikili Lertxundi Athletic-eko jokalaria hartuko dute asteazkenean 'Ai Ama!' saioan. Iban Garate aurkezlearekin solas egiteaz gainera, Itziar Atienza, Xabi San Sebastian eta Mikel Pagadiren proposamenen protagonista izango da.
Bihar ordutegia aldatuko du ETB-1eko show berriak: 23:15ean emango da, Txapeldunen Ligako partidaren ondoren.

