Itxi

telebista

Otsailaren 20an

Ricardo Ojanguren enpresariaren hilketa, argitzeko bidean

EITB

Katy Muñagorri hotelean egon zen Ricardo hil zen gauean.

  • Nekane 'Goenkale'n

    'Goenkale'. Argazkia: EITB

Nekanek Ricardo Ojanguren enpresariaren hilketa ikertzen jarraitzen du eta azken datuen arabera, Katy da susmagarri bakarra, enpresaria hil zen gauean Muñagorri hotelean egon zela konfirmatuko baitu Ertzaintzak.

Inesek bere haurrarekin zer gertatu zen argitzeko lehen pausoak emango ditu: Haurra hilda jaio al zen? Eta hil ez bazen, lapurtu egin al zioten? Aliziak lagunduko dio Inesi egia jakiten.

Bien bitartean, Iñigo hasi da lanean Madariaga ontziolako langileak bere aurka jartzeko eta Malen Lukasengandik urruntzeko. Bi helburu horiek lortzeko, batetik, Lukasen helbide elektronikotik mezu bat bidaliko die ontziolako langileei eta bestetik, Maleni maite duela aitortuko dio.

Azkenik, Ernestok Muñagorri hotelean egingo den koktelera joan nahi du, jai horretan egongo baita Santorena gotzaina, Sor Paresirekin Ines ordenan berriz onartzea negoziatzen ari den gizona.