Itxi

albistea

Umorea eta ikuskizuna

Patxo Telleria eta Mikel Martinez, 'Finlandia' saioan, igandean

A.E.

EITB

Antzerkian eskarmentu handia duten bi aktoreak izango dira programako protagonista.

  • Finlandia | ETB-1

    Finlandia, 2012. Argazkia: EITB

Igande honetan, otsailak 19, 21:00ak inguruan, 'Finlandia' saioko beste atal berri bat izango dugu ikusgai ETB-1en. Aste honetan lehen mailako bi aktore izango dituzte platoan: Patxo Telleria eta Mikel Martinez etorriko dira jolastera oraingo honetan.

Bi gonbidatuez gain, fikzioak ere toki garrantzitsua izango du 'Finlandia'n. Artekarik eta Gaijartzailek betiko martxan jarraituko dute, egoera txoroenetan ateratzen eta beste protagonistak estualdietan sartzen. Julian eta Asintxok errubera inoxidableari kaña ematen jarraituko dute denak txotx egitera gonbidatzen dituzten bitartean. Gainera, aste honetan beste animalia exotiko baten haragia ekarriko dute.

Olazabal eta Azkargortak izarren liga edo Tzanpionza nola doan kontatuko dute berriz ere eta Olasagasti eta Perurena, Rufino eta Floren Nazabalek lagunduta, petrolioa bilatzen saiatuko dira baserri inguruan.

Bestalde, Axi Muniain eta bere kuadrilak eroritako elurra nola aprobetxatzen duten ikusiko dugu eta Zentro de Dia-ko hirukoteak beraien dortoka entrenatzen jarraitu dutenez, beste karrera bat egiteko prest itzuliko dira. Eta, nola ez, Eriz Magoak magia tartea ekarriko digu.

Hau dena, igande gauean, 21:00etan, 'Finlandia'n.