Itxi

albistea

Pilota eta saskibaloia

Binakako Txapelketa, Altsasutik, zuzenean, ETB-1en

A.H.

EITB

ETBK Sat kateak Unicaja eta B. Civica Sevilla taldeen arteko partida eskainiko du Bartzelonatik zuzenean.

  • Pilota | Kirolak

    Pilota. Argazkia: EITB

Euskal Telebistak Altsasuko pilota jaialdia zuzenean eskainiko du ostiralean 22:00etatik aurrera. Hasteko, Jaunarena-Cecilio eta Tainta-Ibai Zabala izango dira aurrez aurre promozio txapelketaren barruan. Ondoren, Saralegi-Otxandorena eta Ezkurdia-Merino bikoteek neurtuko dituzte indarrak lehen mailako txapelketan. Xabier Eukitzek, Josean Tolosak eta Koldo Aldalurrek emango dute partiden berri ETB-1en.

Saskibaloi Kopa, ETBK Sat-en

ETBK Sat kateak, bere aldetik, Unicaja eta B. Civica Sevilla taldeek jokatuko duten saskibaloi Koparen final laurdenetako partida eskainiko du Bartzelonatik zuzenean. Xabier de la Fuente eta Josean Aldalurrek emango dute partidaren berri 19:00etatik aurrera.