albistea
10:15ean
'El último magnate' dokumentalaz, ostiraleko 'Forum'en
A.H.
EITB
Oliver Van der Zee filmearen zuzendaria eta David Berraondo ekoizlea izango dira saioan, filma zinema aretoetan estreinatzen den egun berean.
-
Oliver Van Der Zee eta David Berraondo, 'Forum' saioan. Argazkia: EITB
Ostiral honetan, Oliver Van Der Zee eta David Berraondo, El último magnate dokumentalaren zuzendaria eta ekoizlea, hurrenez hurren, Begoña Zubietak egunero aurkezten duen 'Forum' elkarrizketa saioan izango dira gonbidatu. Dokumentala ostiral honetan bertan estreinatuko da zine aretoetan eta Horacio Echevarrieta Neguriko enpresariaren bizitzaren istorioa kontatzen du. Hogeigarren hamarkadako Euskadiko pertsonaia ospetsua izan zen Echevarrieta, eta garaiko dirutzarik handienetarikoaren jabe. Solasaldian zehar, pertsonaiaren bizitzaren inguruko datuak lortzeko lanaz arituko dira eta honen semearen testigantza ere izango dute.
'Forum' ostiral honetan emitituko da goizeko 10:15etik aurrera ETB-2n.