Itxi

telebista

22:30ean

'Ventajas de viajar en tren' filmaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..."n

EITB Media

Félix Linaresek gainera Johnny Depp, bere ibilbidea eta bere aurka dituen auziak aztertuko ditu.

  • 'Ventajas de viajar en tren' filmaren irudia

    'Ventajas de viajar en tren' filmaren irudia

Gaur gauean, Donostian filmatutako pelikula zoragarri baten estreinaldia eskainiko du "La Noche de…" saioak. Umorez, maitasunez, suspensez, dramaz, beldurrez eta komediaz beteriko filma da Ventajas de viajar en tren. Aritz Moreno donostiarrak zuzendutako filma da eta ETBren parte-hartzea du. Luis Tosar, Pilar Castro eta Ernesto Alterio dira aktore protagonistak.

Laster, Johnny Depp aktoreak Donostia Saria jasoko du, eta "LND" saioak polemikaren erdigunean dagoen aktorearengan jarriko du arreta guztia. Batetik, Felix Linaresek aktore gisa egindako ibilbide bikainaren errepasoa egingo du. Bestetik, judizialki frogatutako aktorearen aurkako kausak ere erakutsiko ditu aurkezleak. 

Bukatzeko, saioko aktore kutunenetako bati buruz hitz egingo dute, Tony Soprano pertsonaiarena egin zuena alegia. James Gandolfini zuen izena, eta gehiegi jateagatik hil zela esaten dute. Baina Gandolfinik sekretu bat gordetzen zuela argituko du Félix Linaresek; bere gertukoenek ere ezagutzen ez zutena, eta ezinbestekoa izan zena bere heriotza azaltzeko.

"La Noche de… Ventajas de viajar en tren" gaur izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en.