albistea
Umorea 22:00etan
'Al Rescate' berezia Oscar Terolekin, ostiralean ETB-2n
A.E.
EITB
Oscar Terol, Gorka Otxoa, Santi Ugalde eta Asier Hormaza aktoreak protagonista izango dira umorezko tarte honetan.
-
'Al Rescate' - Aldabaenea. Argazkia: EITB
Ostiralean, 22:00etan, 'Al Rescate' umorezko saioaren beste atal bat izango dugu ikusgai ETB-2n. Oscar Terol, Santi Ugalde, Gorka Otxoa eta Asier Hormaza izango ditugu protagonista beste behin. Pertsonaia ugari egingo dituzte, guztiak ere bitxi eta barregarriak.
Berriro ere amona zazpikiaren kontuak, zerbait ezkutatzeko duten Adabaeneako bizilagunen istorioak eta kopeta-ilerik ez duten emakumeen mehatxua eskainiko dituzte. Horrez gain, super heroiak, bankari gupidagabeak eta teknologiaren biktimekin ere osatuko dituzte beste kontakizun batzuk.
Oraingo honetan, aktoreen amek lekua izango dute saioan aldarrikapenak egiteko. Euren semeen lanak goraipatuko dituzte eta, jakina, beste batzuen lanak kritikatu. Gure herri eta kaleetan topa daitezkeen pertsonaia berezi zerrenda luzea pasako da 'Al Rescate'tik.
Saioen parodiak ez dira faltako, ezta egun-eguneko berrien ikuspegi garratzena ere. Ileorde, protesi eta betaurreko handi-mandiz hornitutako mundua, kolore guztietako umorea egiteko.
'A Rescate' komiko lana da. Denetariko pertsonaiak egiten trebetasun eta eskarmentu handia duen aktore taldearen lana.