Itxi

telebista

22:30ean

'La fuga de Segovia' filma, gaur gauean, ETB2n

EITB Media

Imanol Uriberen pelikula 1976an jazotako gertakari ospetsuan dago oinarrituta. Segoviako espetxean zeuden 29 preso politikok ur zikinen isurbidean zehar egindako tunelaren bidez egin zuten ihes.

  • 'La fuga de Segovia' filmaren fotograma

    'La fuga de Segovia' filmaren fotograma

Gaur gauean, ETB2k La fuga de Segovia filma eskainiko du, Imanol Uribek 1981ean zuzenduriko pelikula, Segoviako ihesean inspiratutakoa. Besteak beste, Xabier Elorriaga, Mario Pardo, Chema Muñoz, Ramon Balenciaga, Imanol Gaztelumendi, Jose Pedro Carrión, Alex Angulo, Ramon Barea, Claudio Rodriguez, Klara Badiola eta Elene Lizarralde aktoreak ari dira bertan.

1977ko udan, erbestean dagoen preso ohi batek bere istorioaren xehetasunak kontatuko dizkio kazetari bati: 1976ko apirilean, ETAko kide batzuek, beste antifrankista batzuekin batera, Segoviako espetxetik egindako ihesa. Porrot egingo duen ihesaldi saio baten ostean, presoek ez dute etsiko, eta beste tunel bat egingo dute. Zortzi hilabeteko lanaren ondoren, ihes egitea lortuko dute, baina Nafarroan, Espainia eta Frantzia arteko mugatik gertu daudela, Guardia Zibilak iheslari bat hilko ditu. Ondorengo egunetan, iheslari gehienak atxilotuko dituzte. Espainiako Trantsizio Demokratikoaren garaian, iheslariek ondorio ezberdinak jasango dituzte.

Ez galdu La fuga de Segovia filma, gaur, 22:30ean, ETB2n.