albistea
Kultur leihoa
Rosendo aste honetan 'EITB Kultura'n izango da
A.E.
EITB
Horrez gain, Je me souviens... Oroitzen naiz... Recuerdo... dantza ikuskizunari ere erreparatuko diote.
-
Rosendo kantariak EITB Kultura bisitatuko du.
Aste honetan Rosendo kantariak 'EITB Kultura' saioa bisitatuko du. Madrilgo rockeroak Donostiako Victoria Eugenia saioan hasi duen kontzertu biraren berri emango du kultura saioan. Hirukote bat osatu du Rosendok birarako. Kontzertzu sorta honetan 40 urte hauetan egin dituen abesti erlajatuenak eskainiko ditu.
ETBko kultur leihoak, gainera, Je me souviens... Oroitzen naiz... Recuerdo... ikuskizunari erreparatuko dio. Mizel Theret gidari dutela, Euskal Herriko hiru dantzari handi, Jean Nesprias (84 urte), Philippe Oyhamburu (90urte) eta Koldo Zabala (70 urte), euren dantzari bizitza luzearen oroitzapenak adieraziko dituzte.
Vitoria-Gasteizko Montehermosora ere joango da 'EITB Kultura'. 'Autoedición (Samizdat)' erakusketa ikusiko dute. Néstor Sanmiguel Diest egilea gidari dela.
Kromlech antzerki talde nafarrak, berriz, Media luna tatuada lana aurkeztuko du. Inmigrazioa pil-pilean duen herri baten historia kontatu dute bertan. Gertakizun lazgarri batzuk ere jazoko dira.
'EITB Kultura' astelehenean ETB-1en 23:30ean dago ikusgai; asteartean, ETB-2n 00:00etan eta ostiralean 22:30ean ETB-3n.

