Itxi

albistea

ETB-1en

Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar 'Finlandia' saioan, igandean

A.E.

EITB

21:30ean izango da saioa ikusgai, 'Harian'eko erreportajearen ondotik.

  • Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar

    Pedro Mari Goikoetxea eta Manu Maritxalar. Argazkia: EITB

Igande honetan, otsailak 26, 21:30ean, 'Finlandia' saioko beste atal berri bat izango dugu ikusgai ETB-1en. Aste honetako gonbidatuak boxeoari lotutako pertsonaiak izango dira: Pedro Mari Goikoetxea, kazetaria, kirol aditua eta 'Boxeo Izarrak' saioaren aurkezlea, eta Manu Maritxalar, boxealari, arbitroa boxeoan, arraunlari eta 'Boxeo Izarrak'eko kolaboratzailea.

Bi gonbidatuez gain, fikzioak ere toki garrantzitsua izango du aste honetako saioan. Artekarik eta Axkolayak betiko martxan jarraituko dute, lehenengoak egoera txoroenetan ateratzen eta bigarrenak bajeran abenturak bizitzen. Julian eta Asintxok errubera inoxidableari kaña ematen jarraituko diote denak txotx egitera gonbidatzen dituzten bitartean. Olazabal eta Azkargortak izarren liga edo Tzanpionza nola doan kontatuko dute berriz ere.

Gainera, bi sekzio berri aurkeztuko dituzte; Mixter-en zorte asko ez duen entrenatzaile amorratu baten istorioak ikusgai izango ditugu eta Conquis-en Julian Iantziren eguneroko bizitzan sartuko dira, 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak bakean uzten ez duela konprobatzeko.

Bestalde, Axi Muniain eta bere kuadrilak aste honetako saltoak ekarriko dizkigute eta Zentro de Diako hirukoteak gurpildun aulkiekin lasterketa egiteko gogoa berreskuratuko dute. Eta, nola ez, Eriz Magoak majia tartea ekarriko digu.