Itxi

albistea

ETB-1en

Mutiloako afaria Begoña del Tesoren iruzkinekin, 'Hitzetik Hortzera'n

A.E.

EITB

Iker Zubeldia izan zen gaueko nobedadea, berak bete baitzuen Andoni Egañaren lekua hutsik egin ez zuten Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Muruarekin kantatzeko.

  • Begoña del Teso Hitzetik Hortzeran

    'Hitzetik hortzera' - Begoña del Teso. Argazkia: EITB

Mutiloako bertso afariari erreparatuko diote larunbatean 'Hitzetik Hortzera' saioan. Joan deneko hogeitaka urtean bezala, aurten ere Lierniko Mujika jatetxean bertsozale mordoxka elkartu zen, inauterietako ostiral meharrez, jaki eta bertso oturuntza egiteko. Iker Zubeldia izan zen gaueko nobedadea, berak bete baitzuen Andoni Egañaren lekua hutsik egin ez zuten Sebastian Lizaso, Anjel Mari Peñagarikano eta Iñaki Muruarekin kantatzeko. Horrez gain, Begoña Del Teso Feijóo kazetari donostiarra hartuko du Jon Artano Izetak bertsolaritzaz baina baita zineaz eta zezenketez ere jarduteko.

Zuri-beltzeko Auspoa atalean Xabier Montoia musikari eta idazleak Frantzisko Apalategik 1961ean argitaratutako Euskal mutillak armetan liburuko pasartea irakurri eta komentatuko du. Zappingean Mañukortaren oskarra. Goiurian 1991.06.13 eta Mutrikun 1991.09.07an Andoni Egañak eta Gregorio Larrañaga Mañukortak berak kantatutako ale ederrak. Eta Bidalitakoak atalean Jon Martin eta Iñaki Apalategik Donostiako alde zaharrean Kantu Jira taldekoen konpainian egindako bertsoaldia San Bizente eliz atarian.

'Hitzetik Hortzera', larunbat bazkalostean, 'Gaur Egun'en ondoren, 14:45ean ETB-1en, eta aurretik ikusgai eitb.com/nahieran-en.