albistea
23:15ean
'Otsaila izotz pean' erreportajea, gaur gauean ETB-1en
A.E.
EITB
Andoni Aizpururen eskutik, Euskadi eta Nafarroan otsailean astindu gaituen hotzaldia oroituko du.
-
Andoni Aizpuru. Foto: EITB.
'Otsaila izotz pean' erreportajea eskainiko dute astearte honetan ETB-1en 'Goenkale'ren ondoren, 23:15ean. Andoni Aizpururen eskutik, Euskadi eta Nafarroan otsailean astindu gaituen hotzaldia oroituko dute erreportajean.
Hartara, lurraldeka, elurrak eta izotzak eskualde guztietan izan duen eragina errepasatuko dute. Halaber, Europan fenomeno metereorologikoak utzitako ondorioak erakutsiko dituzte eta antzeko beste batzuekin alderatuko dituzte.
Euskalmet-eko arduradunek, gainera, bat-batean ematen diren eguraldi aldaketak nola iragartzen dituzten erakutsiko dute. Iragarpena egiteko dituzten tresna eta baliabideak erakutsiko dituzte.
'Febrero bajo cero', Ana Urrutiak aurkeztuta, berriz, ETB-2n izango da ikusgai asteazkenean 23:15ean.