Itxi

albistea

22:30ean

Ainhoa Goikoetxea 'Bisitaria'n, ostegun honetan

A.E.

EITB

Xabier Euzkitzek bi eguneko bisita egin dio ostalariari.

  • Xabier Euzkitze | Bisitaria

    Xabier Euzkitze, 'Bisitaria'. Argazkia: EITB

Ostegun honetan Xabier Euzkitzek Ainhoa Goikoetxea harrapatu du 'Bisitaria'n. Ainhoa Goikoetxea aspaldi ezagutu genuen telebistan, 98tik agertzen baita pantaila aurrean saio ezberdinetan aurkezle eta solaskide gisa. Sutsua dugu Ainhoa eztabaidetan, baina eguneroko bizitzan horrelakoa al da Ainhoa? Xabier Euzkitzek bi eguneko bisita egin dio ostalariari. Lan batetik bestera eramango du, gimnasiotik pasatuko dira, bilerarik ere izango da tartean. Lagunak ezagutuko dituzte, aisia. Bilbotik Donostiara batetik bestera.

Solaskide modura Ainhoa hustu egiten da eta oraingoan ere bere etxea eta bihotza zabaldu dio Xabier Euzkitzeri 'Bisitaria' saioan, ostegun honetan, 22:30ean, ETB-1en.