albistea
Martxoaren 5ean
Samuel atxilotuta, Kandido aske
EITB
Kandidok istripua izango du etxean eta medikuarengana joango da. Egun berean, Ertzaintzak Samuel atxilotuko du.
-
Kandido (Martxelo Rubio) 'Goenkale'n. Argazkia: EITB
Lukas kinka larrian dago. Madariaga ontziolako langileak nagusiarekin haserre daude eta egonezin hori adieraziko dute egunkarian. Hori gutxi balitz, Iñigok eta Ernestok Madariaga ontziola lehenbailehen saltzeko presioa egingo diote. Gainera, Iñigok txosten garrantzitsu bat lapurtuko dio Lukasi eta ondorioz, Malenek eta Lukasek eztabaida gogorra izango dute. Iñigok egoera baliatuko du Malenengana gerturatzeko.
Ines mojak gaztetan haurra lapurtu ziotela uste du eta DNA frogak egingo ditu. Analisien emaitzak negatiboak izango dira, baina Inesek uste du bere haurra legez kontrako adopzioan eman zutela eta bere haurrak ez dakiela ezer. Inesek Ernestori laguntza eskatuko dio eta enpresaria, larrituta, Ama Paresirengana joango da.
Azkenik, Kandidok istripua izango du etxean eta ondorioz, medikuarengana joango da. Egun berean, Ertzaintzak Samuel atxilotuko du.