telebista
21:00etan
Berdelaren kanpaina hizpide, igandeko 'Harian' saioan
A.H.
EITB
Iban Bengoetxeak egunbete egingo du itsasoan berdeletan.
-
Iban Bengoetxea, 'Harian'. Argazkia: EITB
Igande honetan, berdelaren kanpaina hartuko du oinarri ETB-1eko 'Harian' saioak. Iizan ere, arrain hau gero eta preziatuagoa bada ere, azken urteetan oso mugatuta dago harrapaketa kopurua. Euskadin 130 bat ontzi eta mila arrantzale inguru ateratzen dira berdeletan, otsailaren 20an hasi zen aurtengo berdelaren kanpainan.
Jarduera honen nondik norakoen berri jakiteko Iban Bengoetxeak egunbete egingo du itsasoan, arrantza ontzi batean. Horrez gainera, lonjan berdela zelan saltzen den eta nola prestatzen den erakutsiko du 'Harian' saioak.
Berdel kanpaina laburraren ostean, antxoaren eta hegaluzearen arrantzaldiak datoz, eta arrantzaleek etekin handiagokoak ateratzen dituzte.
'Harian' igande honetan emitituko da 21:00etatik aurrera ETB-1en.