Itxi

albistea

Audientzia oharra

'El Conquistador', eguneko saiorik ikusiena berriro ere

A.E.

EITB

Titin III-Merino II eta Olaizola II-Beroizen arteko pilota partida, audientzia lider bere ordutegian.

  • Patxi 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan

    Patxi 'El Conquistador del Fin del Mundo' saioan. Argazkia: EITB

'El Conquistador del Fin del Mundo' atzo eguneko saiorik ikusiena izan zen Euskadin. Atzoko atalak %24,2ko audientzia zatia eskuratu zuen eta 219.000 ikus-entzule EAE eta eragin esparruan. Zikito kanporatu zuten saioa 459.000 lagunek ikusi zuten uneren batean.

Txapelketako pilota partidak ere emaitza nabarmena izan zuen. Audientzia lider izan zen bere ordutegian Titin III-Merino II eta Olaizola II-Beroizen arteko neurketa, %15,6ko audientzia zatia izan zuen eta 131.000 ikus-entzule bataz beste. Horrez gainera, 270.000 lagunek ikusi zuten partida uneren batean.

'Vaya Semanita' 335.000 lagunek jarraitu zuten

'Vaya Semanita' arrakastatsu itzuli da ETB-2ko programaziora. Ikus-entzuleen %12,9k ikusi zuten saioa, 121.000 lagun bataz beste. Horrez gain, pertsonaia berriak aurkeztu zituen umorezko saioaren atalarekin 335.000 ikus-entzulek bat egin zuten. Ondoren, Julio Salinasek aurkeztuta eman zen Los chicos del derby-k 252.000 laguneko audientzia metatua izan zuen.