Itxi

telebista

Arantza Garcesek aurkeztuta

Crowdfunding-a hizpide astearteko 'Nick Dut Nik' saioan

A.H.

EITB

Horrez gain, Hector Martin hacker entzutetsua ezagutuko dute.

  • Nick dut Nik | ETB-3

    'Nick dut Nik', Arantza Garces. Argazkia: EITB

Astearte honetan, crowdfunding-a izango du hizpide 'Nick dut Nik' saioak bere Web Kultura atalean. Internet bidez proiektu sortzaile edo artistiko bat aurrera eramateko finantziazioa lortzeko modua da crowdfounding-a.

Horrez gain, Link atalak bi protagonista izango ditu. Alde batetik, Izaskun Arandia To say goodbye dokumentalaren inguruan mintzatuko da, izarfilms.com aurki daiteke bere lanaren inguruko informazio guztia. Bestetik, Dada Company-ko kideek, Jose Maria Martinez Burgos eta Josu Cobelok, euren proiektua azalduko dute: dadacompany.com.

Azkenik, User atalean Hector Martin hacker entzutetsua izango dute.

'Nick dut Nik' saioa astearte honetan emitituko da 23:00etatik aurrera ETB-3n.