Itxi

albistea

Musika jaialdia

'Baionatik Donostiara' kontzertua, igandean Kursaal Auditorioan

A.E.

EITB

Anje Duhalde, Niko Etxart, Erramun Martikorena, Pantxoa Carrere, Naia Robles, Maialen Errotabehere eta Mixel Ducau izango dira taula gainean.

  • Baionatik Donostiara kontzertua | Kursaal

    'Baionatik Donostiara' kontzertua. Argazkia: EITB

Euskadi Irratiaren eta Elkar argitaletxearen eskutik 'Baionatik Donostiara' kontzertua izango da martxoaren 11an Kursaal Auditorioan. Ikuskizunean Lapurdiko, Nafarroa Behereko eta Zuberoako ahots eta doinuekin gozatzeko parada izango da.

Taula gainean, Anje Duhaldek, Niko Etxartek, Erramun Martikorenak, Pantxoa Carrerek, Naia Roblesek, Maialen Errotabeherek eta Mixel Ducauk parte hartuko dute. Iaz Bilbon bezala, Donostian ere Errobi taldeak zuzenean joko du eta Iparraldeko beste bi talde, Kantiruki eta Bidaia, bertan izango dira.

Iparraldeak euskal kantutegian duen pisuaz eta garrantziaz konturatua, Elkarrek eta Euskadi Irratiak abian jarritako ekimena da hau. Ipar Euskal Herria gure kantagintzaren habia da. Iparraldekoen errepertorioak eta kantariak, zalantzarik gabe, oso garrantzitsuak izan dira beti gure herri-nortasuna elikatzeko.