telebista
22:30ean
'Fonzy' komediaren estreinaldia, gaur gauean, ETB2n
EITB Media
Diego Costak esperma eman zuen duela 20 urte Fonzy ezizenarekin. 42 urte dituela, 533 gazteren aita dela jakingo du. Ez ezazu galdu 'Fonzy' komedia, 22:30ean, ETB2n.
-
José García eta Audrey Fleurot 'Fonzy' komediaren fotograma batean
ETB2k Fonzy komedia frantziarraren estreinaldia eskainiko du gaur gauean. Isabelle Dovalek zuzenduriko filmaren protagonistak, besteak beste, hauek dira: José García, Audrey Fleurot, Lucien Jean-Baptiste eta Gérard Hernandez. Starbuck pelikula kanadiarraren bertsio berri bat da.
Diego Costak (José García) duela 20 urte esperma donazioa egin zuen Fonzy ezizenarekin. 42 urte dituela, familiaren arrandegian egiten du lan eta nerabe arduragabe baten bizitza izaten jarraitzen du. Elsa bere bikoteak (Audrey Fleurot) esango dio haurdun dagoela eta, garai berean, Diegok jakingo du 533 seme-alaba dituela esperma eman zuen garaietan jaiotakoak. Horietako 142 Fonzyren bila ari dira, haien aita biologikoaren bila hain zuzen ere. Diegok ere seme-alabak ezagutu nahi ditu, baina anonimoki.
Ez ezazu galdu Fonzy komediaren estreinaldia, gaur, 22:30ean, ETB2n.