Itxi

albistea

Audientzia oharra

'El Conquistador' saioak errekorra, audientziaren %25,8 eskuratuz

A.E.

EITB

Julian Iantzik aurkeztutako reality-a eguneko saiorik ikusiena izan da. Horrez gain, saio ikusienen zerrendan 'Eguraldia eta 'Teleberri' kokatu dira ondoren.

  • Isabel El Conquistador del Fin del Mundo saioan.

    Isabel El Conquistador del Fin del Mundo saioan. Argazkia: EITB

'El Conquistador del Fin del Mundo' saioak atzo, berriro ere, marka hautsi zuen. Edizio honetan izandako audientzia zatirik handiena eskuratu zuen, %25,8 alegia. Euskadin saiorik ikusiena izateaz gain, 256.000 lagunek ikusi zuten bataz beste programa EAEn eta eragin esparruan. Audientzia metatuari dagokionez, 427.000 ikus-entzule izan zituen. Atzoko erronka istilutsua izan zen eta haserre giro nahiko gogorrean gertatu zen. Horrez gain, dueluaren ondoren Silviak etxerako bide hartu behar izan zuen.

Gaueko 'Eguraldia' tartea eta 'Teleberri' albistegia eguneko saiorik ikusienen zerrendan bigarren eta hirugarren postuan sartu ziren hurrenez hurren. EAE eta eragin esparruan izan zituzten bataz besteko ikus-entzuleei dagokienez, 'Eguraldia'k 205.000 ikus-entzule izan zituen eta albistegiak 158.000.

Bestalde, Lagun Aro GBC eta Caja Laboralen arteko saskibaloi neurketa lider izan zen bere ordutegian. Neurketak %12,7ko audientzia izan zuen eta 119.0000 lagunek egin zuten bat uneren batean norgehiagokarekin.

Aipagarria, halaber, ETB-2n eman zen Orgullo y prejucio filmaren audientzia: %13,8ko audientzia zatia izan zuen eta 314.000 ikus-entzuleko audientzia metatua.