Itxi

telebista

22:30ean

Koala anaiak eta gazteen arteko indarkeriari buruzko "Aquí y Ahora" erreportaje berezia, gaur

EITB Media

Duela lau hilabete, 'Koala anaiek' Amorebietako gazte bati emandako jipoi bortitzaren ondoren, bandako kide ohi batek Eider Hurtado kazetariaren aurrean aitortuko du gertatutakoa.

  • Koala anaien kide ohia "Aquí y Ahora" saioan.

    Koala anaien kide ohia "Aquí y Ahora" saioan.

Uztailaren 25ean, hogei kideko talde batek Alexandru jipoitu zuten koman utzi arte. Amorebietako botiloi batean gertatu zen eta Koala anaiak deitutako taldea izan zen egilea. Mota honetako jipoiak geroz eta ohikoak izaten al ari dira? Nork erasotzen du horrenbesteko basakeriarekin?

Eider Hurtado kazetariak aurkeztutako "Aquí y Ahora" erreportaje saioak gazteen arteko indarkeriaren kausak aztertuko ditu. Besteak beste, Koala Anaien taldeko kide ohi batekin hitz egingo dute, taldeko kideen profila, ohiturak eta delituak gertutik ezagutzeko. "Alexen kasua ez da Euskadin eman den bakarra, gehiago daude, baina ez dute hedabideetan oihartzunik izan" aitortuko du gazteak.

Eiderrek kaleko indarkeria ondo ezagutzeko duen beste gazte bat elkarrizketatuko du eta nerabezaroan mundu biolento horretan sartzeak dituen arrisku eta ondorioez hitz egingo du. "Nire taldeko kideen artean, hamarretik zortzi, kartzelan daude oraintxe bertan."

Bestalde, gaueko giroan murgilduko da saioa, gazteek aurrez aurre topatzen duten indarkeria honen inguruan galdetzeko. "Asko dira istilu eta borroka bila irteten direnak, nabarmentasuna lortzeko asmoarekin" kontatuko du gazteetako batek. Mota honetako ohituren gainean sortu den ardura nabarmena da eta Ramon Bañuelos Ertzaintzaren Bizkaiko Ikerketa kriminaleko buruak Euskadin dauden banda biolentoen erradiografia egingo du. Gainera, Estibaliz Linares ikerlariak eta César San Juan psikologo kriminalak taldeen modus operandia aztertuko dute.

Euskaditik kanpo, Madrilen eta Londresen arazoa askoz larriagoa da. Madrilen banda latinoak dira nagusi eta Londresen kaleko indarkeriaren areagotze arriskutsua drill musika genero berriari lotuta omen dago. Saioa Britainia Handiko hiriburuko auzo gatazkatsuenetan murgilduko da bertan gertatzen ari dena hobeto ulertzeko. 2018an, arma zuriekin burututako 135 hilketa erregistratu ziren, New Yorkeko datuak lehen aldiz gaindituz.

Amaitzeko, sare sozialek indarkeriaren bozgorailu bezala duten papera aztertuko du Eider Hurtadok. Nola da posible edo nori interesatzen zaio mota honetako jipoi bortitzak Interneten ikusgai egotea? Zergatik sortzen du indarkeriak horrenbesteko miresmena?

"Aquí y Ahora" gaur izango da ikusgai 22:30etik aurrera ETB2n eta eitb.eus-en.