telebista
22:00etan
Xabi Aburruzagaren kontzertua eta 'Iparragirre 200 urte' ikuskizuna, gaur, "Oholtzan" saioan
EITB Media
Lehendabizi, trikitilari bizkaitarrak Bilboko Campos Eliseos antzokian eskainitako emanaldia izango da ikusgai. Ondoren, Iparragirreren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko Gorka Hermosak Urretxuko Udalarekin antolatutako jaialdia.
-
Xabi Aburruzaga trikitilaria.
Emanaldi bikoitza dakarkigu gaur "Oholtzan" saioak, 22:00etatik aurrera, Ilaski Serranok aurkeztuta.
Lehenik eta behin, Xabi Aburruzaga trikitilari eta konpositoreak Bilboko Campos Eliseos antzokian eskainitako kontzertuaz gozatu ahal izango dugu. Bost izenburua daraman bosgarren diskoko kantuak joko ditu batez ere, bere ibilbideko pieza esanguratsuak ahaztu gabe.
Ondoren, Iparragirre 200 urte. Urretxuko herria. Gorka Hermosa emanaldia izango da ikusgai. Jose Mari Iparragirre Urretxuko bardoaren jaiotzaren bigarren mendeurrena ospatzeko Gorka Hermosa akordeoi jokatzaileak Urretxuko Udalarekin antolatutako jaialdia da, Tourseko San Martin elizan grabatuta. Hermosarekin batera, Marina Pardo mezzosopranoa, Easo abesbatza (Gorka Mirandaren zuzendaritzapean), Blanchard Strings taldea, Jon Maia eta Maialen Akizu bertsolariak, Joseba Apaolaza aktoreak eta Toti Martinez de Lezea idazleak hartuko dute parte. Saioaren hasieran Urretxuko lekurik esanguratsuenak ezagutuko ditugu.
"Oholtzan" saioa 22:00etan izango dugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en.