Itxi

telebista

Bereziak

Nafarroaren Eguneko programazio berezia, gaur, ETB2n

EITB Media

Nafarroarako deskonexioan, ETB2k lurraldetik kanpo bizi diren nafarren bizipenei buruzko "Navarra Siempre Contigo" erreportajea eskainiko du. Ondoren, Voces Riberas taldearen emanaldia izango da ikusgai "Oholtzan" saioan.

  • Balen Galindo "Navarra Siempre Contigo" saioan.

    Balen Galindo "Navarra Siempre Contigo" saioan.

Nafarroaren Egunean, Euskal Telebistak nafarrei eskainitako programazio berezia eskainiko du. ETB2k, Foru Erkidegorako deskonexioan, "Navarra Siempre Contigo" erreportajea eskainiko du 22:30ean, bere lurraldetik kanpo bizi diren milaka nafarren bizipen, emozio eta esperientzietan oinarritutako bidaia.

Belen Galindok aurkeztuta, erreportajeak probintzia ezberdinetako Nafarroako Etxeetara bidaia egingo du, bertan euren lurreko enbaxadore lan sutsu eta altruista egiten duten nafar guzti horiek ezagutzeko. Besteak beste, Valladolid, Arrasate, Madril, Barakaldo, Bilbo eta Zaragozako Nafarroako Etxeetan egongo dira. Gainera, munduko beste leku batzuetan bizi eta lan egiten duten gazteen agurrak jasoko dituzte, egun berezi honetan euren lurra eta sustraiak gogoratuz.

Horrez gain, María Chivite Foru Erkidegoko presidentearen, Ana Ollo Nafarroako Gobernuko Herritarrekiko eta Erakundeekiko Harremanetako sailburuaren eta Ana Notivoli Nafarroako Etxeetako presidentearen hitzak bilduko ditu saioak.

Horrez gain, Joaquin Calderonen eskutik, Nafarroako leku eta paraje enblematiko batzuk ezagutzeko aukera izango dugu, eta, horrez gain, Maria Herreraren Quisiera, volver gustaría jota eskainiko du saioak.

"Navarra Siempre Contigo" dokumentalaren bigarren edizioa da, eta Nafarroako Gobernuak parte hartu du ekimenean Herritarrekiko Harremanetako Departamentuko Kanpo Ekintzarako Zuzendaritza Nagusiaren bidez.

Emanaldiaren ostean, "Oholtzan" saioak Voces Riberas taldearen emanaldia eskainiko du Peralta-Azkoienen. Gainera herriko hainbat paraje ezagutzeko aukera izango dugu Ilaski Serranoren eskutik.