Hamar urtetan bi puntu igo da euskaldunen edo euskaldun hartzaileen kopurua. Bestalde, 14 urtetik beherako euskaldunen kopurua apaldu egin da, % 29,1etik % 26,7ra.
Telebista inteligenteen sorrerarekin, baztertuta gelditu da neurri batean Teletestuaren erabilera. Pixkanaka, desagertzen ari da herrialde guztietan, baina, hala ere, uste baino jende gehiagok erabiltzen du, ETBn, esaterako.
Gabonak bukatu berri diren honetan, Eratsunen, Nafarroan, Euskal Herriko lehen inauteriak ospatzen dira. Bertsolariak kopla kantuan aritzen dira etxez etxe, eskean.
Medikuen Sindikatuarekin izango du bilera, arlo pribatuan lan egiteko uko egin behar zaion esklusibitatearen gehigarriaren inguruan. Inguruko erkidegoetan halakorik ez dagoenez, parekidetasunaren kontra doala iritzita, Indurainen Sailak ez du aldaketa bat baztertzen.
Zaldi gainean doala aurkitu du Mikel Pagadik Juan, Murun. Bertako azken biztanleetakoa da Juan, eta herriaren historiari buruz hitz egin dio. Ikus ezazu! (Saioa, osorik, Nahieran-en)
Bigarren eguna du gaur Korrikak Nafarroan. Sakana, Iruñerria eta Erriberri harrapatu zituen atzo, eta Erriberagoitian hasi dute gaurko eguna. Goizeko lehen orduan, Erriberara iritsi dira, eta eguerdian Tuteratik pasa da. Arratsaldean, Zangozarantz egingo dute, Nafarroako lurrik lehorrenak bisitatuz.
Amaiur Elizarik, saioko aurkezleak, aurreratu du musukoari buruz eta Navarra Sumari buruz hitz egin dutela, besteak beste, Nafarroako presidentearekin. Horrez gainera, lurraldeko gertuko gaiak jorratuko dituzte ostiralero 22:15etan hasita.
Nafarroarako deskonexioan, ETB2k lurraldetik kanpo bizi diren nafarren bizipenei buruzko "Navarra Siempre Contigo" erreportajea eskainiko du. Ondoren, Voces Riberas taldearen emanaldia izango da ikusgai "Oholtzan" saioan.
43 urteko pertsona bat hil da gaur goizaldean Aitzoaingo prostituzio-etxe batean, Foruzaingoak egindako esku-hartze baten ostean. Gizonezkoa aztoratuta zegoela eta, lokaleko arduradunak Foruzaingoaren laguntza eskatu eta, bezeroa lasaitzen saiatu diren momentuan, hil egin da.
Jon Alonso idazle eta itzultzaile iruindarrak "Naparra. Kasu irekia" publikatu du. Jose Miguel Etxeberria Alvarez 'Naparra' Komando Autonomo Antikapitalistetako militantearen desagerpena landu du.
Aitaren laguntzarekin eginiko etxe batean bizi da Mikel. Etxe berezia da, gainera, lastoz eginikoa. Ondoren, Evaristorengana joan da Zuhaitzekin. La Polla Records taldeko abeslariaren laguna ote da?
Rubenek eta Jorgek gimnasiora eraman dute Zuhaitz, saunan sartu dira eta entrenamendu osteko garagardo sakratuarekin bukatu dute eguna. Garagardo horren aurretik, baina, abentura ugari izan dituzte!
Alinaren baratzea Punta Cana da. Errumaniarra da bera eta euskara ikasi du 'post-it' metodoarekin. Hizkuntzak ikasteko metodo onena omen da, izan ere, Alinak zortzi hizkuntza dakizki.
Josemi Martis abeslaria da eta, besteak beste, New Yorkeko Central Parken kantuan ibilitakoa da. Hainbat esperientzia eta istorio kontatu dizkio Zuhaitzi eta txundituta utzi du bere ahotsarekin.
Amaiak Ziordiko liburutegian egiten du lan. Izatez Idiazabalgoa da, baina urteak daramatza herrian. Egun, Olatzagutian bizi da eta badu bi herrien artean dagoen leku kuttun bat: Batueko iturria.
Atzo iluntzean izan zen ezbeharra, 21:30 inguruan, NA-122 errepideko 32. kilometroan. Kolpearen ondorioz, tokian bertan hil zen. Beste pertsona bat arin zauritu zen.
Nafarroako Parlamento en las Ondas saioan 'Davalor' kasuaren inguruan aritu dira. Auzitegi Gorenak bigarren auto bat kaleratu du, eta honen interpretazio desberdinek hautsak harrotu dituzte.
Kutsatze-katea ezin dute geldiarazi Nafarroan, eta egoera larria da. Foru Gobernua neurri gehiago hartzea aztertzen ari da. 411 COVID-19 kasu zenbatu dituzte azken orduotan.
Foru arau berriak aforoa % 30era murriztuko du ostalaritzan, eta lokalek 22:00etan itxi beharko dute. Ezingo dira sei pertsona baino gehiago bildu. Neurriak datorren gauerdian sartuko dira indarrean.
13 urte daramatzate Tuteran lehiaketa hau egiten, baina aurten COVID-a dela-eta, sare sozialen bidez egin dute tomate itsusien aurkezpena eta aukeraketa.
Xabier Perurena aktoreak Iruso jatetxea eta ostatua aurkeztu digu. Berak sortutako txoko honetan, entsalada bat egin digu 'Joseba Arguiñano Sukalerrian' saiorako.
Orain, Bingen Zupiria sailburuak eta Javier Remirez Nafarroako Gobernuko Lehendakaritza, Berdintasun, Funtzio Publiko eta Barne kontseilariak sinatuko dute testua.
LTDko kanalak ikusten jarraitzeko, milaka herritarrek egokituta izan beharko dute antena, kateak berriro sintonizatu beharko dituzte eta kanalak berriro ordenatu, urrutiko agintea erabiliz.
Martxoaren 2tik 3rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Martxoaren 2tik 3rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Otsailaren 16tik 17rako gauean, irekian ematen duten hainbat telebista-kate kanalez aldatuko dira. Hemen, azalduta dago zer egin behar duzun ETBk zure urrutiko aginteko lehen botoietan jarraitzeko.
Nafarroako Izaba herritik egin du Euskal Telebistak Gabon Zaharreko kanpaien emankizuna. Sara Gandarak, Mikel Pagadik eta Zuhaitz Gurrutxagak zuzenean gidatu dute 'Kaixo 2020' saio berezia. Ikus ezazu!
Plaxenek pisua galdu behar du, eta intxaurrak gosaltzen ditu, osasuntsuak direlako. Miguel Angel Revillaren liburuak irakurtzen ditu, Kantabriako presidentearen jarraitzailea baita.
Javierren etxera igo da Pagadi, tronpeta soinuak erakarrita. Musika irakasle ohi honek banda baterako pieza bat konposatu zuen 'Miguel Indurain' Atarrabiako txirrindulari ezagunaren omenez.
Ramonik gauza asko partekatzen ditu bere bizilagun Mikelirekin; bizikletarako afizioa adibidez. Horregatik, lesakar askok ahizpak direla pentsatzen du.
'Bortzirietako Gorriak' Osasunaren kirol-lagunartearen lokalera joango da pagadi Pitxurrirekin, eta futbol taldearen partiduetan dituzten ohiturei buruz hitz egin dute.