telebista
22:15ean
Estrasburgo, gaur gauean "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Joana Etxabe kazetariak Frantziako hiria ezagutuko du bertan bizi diren Leire, Nerea, Iratxe eta Maria euskaldunen eskutik.
-
Joana Etxabe kazetaria Estrasburgon.
"Vascos por el Mundo" saioak Estrasburgo hiria ezagutuko du gaur gauean. Erdi aroko hiri honen hirigune historiakoa irla batean dago kokatuta eta Gizadiaren Ondarea da. Joana Etxabe kazetariak eta Santiago Roldán kamerak Frantziako Alsazia eskualdeko hiriburura egingo dute bidaia bertan bizi diren Leire, Nerea, Iratxe eta Maria euskaldunak ezagutzeko.
600 kilometro baino gehiagoko bidegorriarekin, bizikletaren aldeko apustu irmoa egin du Estrasburgok. Hiriko auzoen artean, Neustadtek Alemaniako eragina mantentzen du eta Petite France auzoan hiriko etxe tradizional gehienak aurkitu daitezke, baita xarmaz beteriko hainbat zubi ere. Europako auzoan, Europar Legebiltzarreko instituzioak, Giza Eskubideen Europako Auzitegia eta Europar Kontseilua daude.
Estrasburgotik gertu, Riquewhir herria ezagutuko dute. Bertan sortu zen Disneyren Ederra eta piztia filma eta munduko Gabonetako dendarik ospetsuena ere ezagutuko dute herri honetan.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.