Itxi

telebista

'En Jake' berezia

Uholdeei buruzko saio berezia, 18:00etan, ETB2n eta eitb.eus-en

EITB Media

Euskal Herrian azken orduetan izandako uholdeen inguruko informazio eguneratua emango digute Xabier Lapitzek eta saioaren lantaldeak.

  • Gipuzkoako irudi bat.

    Gipuzkoako irudi bat. (Irudia: EITB Media)

Gaur arratsaldean, EITB Mediako "En Jake" saioak uholdeen inguruko informazio gaurkotua eskainiko du. 18:00etan hasiko da Xabier Lapitzek gidatzen duen programa, eta 19:30ak arte izango da ikusgai ETB2n eta eitb-eus-en.

Euskal Herrian azken orduetan izandako uholdeen ondorioz, urak hainbat kale eta errepide hartu ditu eta zenbait ibaik gainezka egin dute Nafarroan, Ipar Euskal Herrian eta Gipuzkoan, eta Araban izan dira arazoak. Bizkaian, aldiz, egoera normaltasunerako bidean da. Istilu eta ezbehar horien inguruko informazio eguneratua eskainiko du saio bereziak arratsaldean, Euskal Herrian zehar lanean diharduten kazetarien eskutik.

Uholdeei buruzko "En Jake" berezia, gaur, 18:00etan, zuzenenean, ETB2n eta eitb.eus-en.