telebista
22:15ean
Washington D.C., gaur gauean, "Vascos por el Mundo" saioan
EITB Media
Arantzazu Fuentes kazetariak eta Joan Vinós kamerak Estatu Batuetako hiriburua ezagutuko dute bertan bizi eta lan egiten duten euskaldunen eskutik.
-
Arantzazu Fuentes kazetaria Washington D.C. hirian.
"Vascos por el Mundo" saioak Washington D.C. hirira egingo du bidaia gaur, Arantzazu Fuentes kazetaria eta Joan Vinós kameraren eskutik. Estatu Batuetako hiriburua ezagutzeko, bertan bizi edo lan egiten duten euskaldunak izango dituzte bidelagun: Amaia Uribe, Yanire Braña, Estebe Salgado, Jone Rentería eta Iñigo Sánchez.
Washington fikzio ezagun askoren eszenatokia izan da, horien artean, "Forrest Gump", "House of Cards" eta "Capitan America" lanetan ikusi izan ditugu hiriko kaleak. Downtown hirigunea ere oso berezia da, ez baitu obelisko ospetsuaren 169 metroak gainditzen dituen eraikinik.
Hiriko kaleetan barrena murgilduko da igandeko saioa, bertako historia ezagutzeko. Georgetown hiriko alderik zaharrena da, Chinatown aniztasun kultural handiko auzoa, eta Wharf kirol portuan politikariek eta hiritar aberatsenek euren yateak lotzen dituzte, bi milioi euro baino gehiago balio duten etxebizitzen aurrean. Hiriburu politiko garrantzitsu honetan, Etxe Zurira bisita ez da faltako.
"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.