Itxi

telebista

22:00etatik aurrera

Musika, dantza eta sorpresak, ETB2ko Gabon gaueko "Dancing Araba" saio berezian

EITB Media

Igor Siguero eta Nerea Alias aurkezleak Araban barrena ibiliko dira, Gabon gauean Gasteizen egingo duten dantza ikusgarrirako parte hartzaileen bila. Saioaren emanaldiaren ostean, El Consorcio taldeak Iruñeko Gayarren antzokian eskainitako kontzertua izango da ikusgai.

  • Nerea Alias eta Igor Siguero "Dancing Araba" saioko aurkezleak

    Nerea Alias eta Igor Siguero "Dancing Araba" saioko aurkezleak. Argazkia: EITB Media

ETB2k "Dancing Araba" saio bereziarekin ospatuko du aurtengo Gabon gaua Nerea Alias eta Igor Siguero bikotearen konpainian. Musika eta dantza ardatz izango dituen saioa izango da, momentu hunkigarriak bizitzeko aukera eskainiko digun sorpresa ugarirekin. 

Aurkezleek helburu zehatz bat izango dute: Gasteizko kaleetan barrena Eguberri kanten erritmora egin nahi duten dantza ikusgarrirako parte hartzaileak lortzea. Horretarako, herriz herri joango dira Araban barrena. Bidean ustekabe asko topatuko dituzte Nereak eta Igorrek: Gabon izpirituaz zipriztindutako kantu eta dantza emanaldiak. 

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako balkoian egindako dantza ikuskizunaren irudia

Gasteizko Andre Maria Zuriaren plazako balkoian egindako dantza ikuskizunaren irudia

"Dancing Araba" saioan Anne Lukin, Kai Nakai, Ainhoa Larrañaga eta Iker Gutierrez abeslariek hartuko dute parte, baita Kemen Gra eta Arabatxo abesbatzek ere. Azken hau Arabako Haur Abesbatza Federazioko neska-mutilek osatzen dute. 

Algara dantza taldearen emanaldiarekin batera, Hielo Bipoko kirol klubeko patinatzaileek izotz gainean eskainiko duten ikuskizun ederraz gozatu ahal izango dugu. Bestalde, Gabon gau berezi honi ukitu berezia emango diote 150 urtetik gora dituen Gasteizko Sosoaga gozotegiko langileek. Magiaz beteriko dantza eta musika gaua, abenduaren 24an, ETB2n eta eitb.eus-en, 22:00etatik aurrera.

Ondoren, "El Consorcio Iruñean" saioa

"Dancing Araba" saioaren emanaldiaren ostean, El Consorcio taldeak Iruñeko Gayarren antzokian eskainitako kontzertua izango da ikusgai ETB2n. Emanaldi berezia izan zen taldeko kideentzat, pandemiaren ostean berriz ere publikoarekin bat egiteko aukera izan zutelako.

Mocedades taldearen ordezkari esanguratsuenek osatzen dute El Consorcio: Amaya, Estíbaliz eta Iñaki Urangak, Sergio Blancok eta Carlos Zubiagak. Horren ezagun egin dituzten abestiekin gozatzeko aukera izango dute ikus-entzuleek: "Charango", "Cantinero de Cuba", "Tómame o déjame", "Maitetxu mía", "Chachacha del tren" eta "Secretaria", besteak beste.