Itxi

telebista

Kirolak

Binakako Erremonte Txapelketako finalerdiak, gaur, zuzenean

EITB Media

Hernaniko Galarretatik egingo da emankizuna, 15:10etik aurrera, ETB1en eta eitb.eus-en.

  • Finalerdiak jokatuko dituzten erremontistak

    Finalerdiak jokatuko dituzten erremontistak

Gaur arratsaldean, Binakako Erremonte Txapelketako finalerdiak izango ditugu ikusgai ETB1en eta eitb.eus-en 15:10etik aurrera. Lehen partidan Ansa II-Martirena eta Juanenea-Aizpuru III bikoteak izango dira nor baino nor gehiago. Bigarrenean, berriz, Goikoetxea V-Barrenetxea eta Urriza-Labaka.