Itxi

albistea

Martxoaren 26an

Ez zaitez joan, Ines!

EITB

Ines ordena erlijiosoan onartu dute berriro eta hurrengo egunean komentura itzuliko da.

  • German eta Ines Goenkalen.

    German eta Ines Goenkalen. Argazkia: EITB

Koldok badaki hilzorian dagoela eta maite dituen pertsonak agurtzen hasiko da pixkanaka-pixkanaka.

Karlos bestalde, geroz eta hobeto sentitzen da. Izan ere, apurka-apurka etxeko arazoak konpontzen ari dira: Ibik laguntza psikologikoa behar duela onartu du, Mirenek laster jasoko du sendagiria eta ondorioz, Jokin bere etxera joango da eta Xaneten zaintza eskatuko du.

Leok jakingo du Bogan urarekin izan den arazoa Aliziak konpondu duela, hain justu, Alizia kaleratu behar zuenean.

Azkenik, Inesek ordena erlijiosoan onartu dutela jakingo du eta hurrengo egunean komentura itzuliko dela esango dio Germani. Hala ere, Germanek maite duela esango dio Inesi.