Itxi

telebista

22:00etan

Hollywoodeko txantxa dibertigarrienak asteartean "La Noche De..." saioan

EITB Media

Ondoren, 'La pequeña Suiza' Kepa Sojo zuzendari arabarrak zuzendu duen eta Jon Plazaola eta Maggie Civantos protagonista dituen komedia izango da ikusgai.

  • "La pequeña suiza" pelikularen irudia.

    "La pequeña suiza" pelikularen irudia.

Astearte honetan, abenduak 28, "La Noche De... saioa inuzenteen egunari buruzko izango da. Félix Linaresek Hollywoodeko txantxarik onenen inguruko erreportajea aurkeztuko du. Brad Pitt eta George Clooney aktoreek elkarri egindako inozokeriak ikusiko ditugu, eta baita Game of Thrones telesaileko aktoreek egindako bromak ere.  

Macaulay Culkin protagonista duen Bakarrik etxean (Home Alone) film aski ezagunaren eskutik egingo diote Gabon sasoiari keinua. Pelikulan, Kevinen etxera sartu nahian diren lapurrek izugarrizko kolpeak hartzen dituzte; baina, bizitza errealean horrelako zartakoak hartu ezkero, zer gertatuko litzateke benetan? 

Bukatzeko, 40 urte beteko dituen Sienna Miller aktoreari atal bat eskainiko diote. Antzezlearen istorio harrigarriak azalduko dituzte saioan; tartean, paparazziek bere ospea suntsitu nahi izan zutenekoa, adibidez.

Ondoren, La pequeña Suiza Kepa Sojo zuzendari arabarrak zuzendu duen eta Jon Plazaola eta Maggie Civantos protagonista dituen komedia izango da ikusgai.

"La Noche de... La pequeña Suiza" asteartean izango da ikusgai, 22:00etatik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.