Itxi

2022/01/02

09:39

telebista

22:30ean

"Remy eta Juliyat" nazioarteko telesaila arrakastatsuaren azken atalak, gaur gauean, ETB1en eta eitb.eus-en

EITB Media

Romeoren eta Julietaren maitasun istorio klasikoaren moldaketa garaikide honetan, gizarte osoaren aurka, bikote gazte bat zorionaren alde borrokatuko da.

0:33
Remy eta Juliyat
  • Whatsapp
  • Whatsapp
  • Telegram
  • Bidali

"Remy eta Juliyat" telesailaren azken atalak eskainiko ditu EITB Mediak gaur gauean. Romeoren eta Julietaren arteko maitasun istorio klasikoaren berrikusketa garaikidea da; leialtasunari, traizioari eta besteengan potentziala ikusteko gaitasunari buruzko istorioa, alegia. Maitasunaren garaipena bilatzen duena gazte-drama hunkigarria urtarrilaren 2an ikusgai izango da ETB1en eta eitb.eus-en, 22:30etik aurrera. Gainera, atal guztiak eskugai izango dira online EITB Nahieran plataforman. 

Bi nerabeak maitemindu egingo dira, baina bi mundu guztiz ezberdinetakoak dira. Juliyatek jakinmina pizten du Remyrengan; gertaera eta erronkaz beteriko bizitza baten ondorioz, neska dibertigarria eta azkarra da. Juliyatek ere gustuko du Remy, distiraz betea dagoelako eta paregabeko mutila delako. Baina inguruko guztiak elkarrekin muturtuta egoteak ez du egoera erraztuko. 

Remyren aita zailtasunak dituen ezkongabea da, eta hasieratik, errefuxiatuentzako laguntza zentroaren aurka egongo da. Juliyaten familia, berriz, harrera zentroan bizi da, eta gizarte berri honetan euren lekua egiteko aukera gisa ikusten du neskatoa. Remy eta Juliyat bi aldeen hurreratzea ahalbidetzen saiatuko dira, baina ez dute lan makala. 

Herriko bizilagunen eta errefuxiatuen arteko harreman zailak ondorio katastrofikoak izango ditu. Bi aldeek lortuko al dute adiskidetzea Gabonak baino lehen? Lortuko al dute Remyk eta Juliyatek euren harremana salbatzea?

'Remy eta Juliyat' telesailaren une bat.

'Remy eta Juliyat' telesailaren une bat.

  • Hau zure interesekoa bada, baliteke beste gai hauek ere izatea:
  • Telebista
  • Bisitatuena

      Kargatzen ikusiena
      Kargatzen ikusiena
    ;