Itxi

telebista

22:15ean

Hego Kalifornia Behea, gaur, "Vascos por el Mundo" saioan

EITB Media

Aitziber Palacios, Enrique Bascon, Olaia Cacho eta Iker Odriozola euskal anfitrioien eskutik ezagutuko du lurralde eder hau.

  • "Vascos por el mundo" saioko une bat. Argazkia: EITB

    "Vascos por el mundo" saioko une bat. Argazkia: EITB

"Vascos por el Mundo" saioaren helmuga Hego Kalifornia Behea izango da gaur. Fanny Boehm kazetariak eta David Cruz kamerak bederatzi mila kilometro baino gehiago egingo dituzte Mexikoko estatu honetan bizi diren Aitziber Palacios, Enrique Bascon, Olaia Cacho eta Iker Odriozola euskaldunak ezagutzeko.

Hego Kalifornia Behea, itsas espezieen ikerketarako esparru natural zoragarria da, eta urpekaritza maite dutenentzako benetako paradisua. Jacques Cousteau ozeanografo ospetsuak Munduaren Akuarioa izena jarri zion. 

La Paz hiriburua, dunez, harea zuriko hondartzez eta ur gardeneko kostaldeaz inguratuta dago. Los Cabos luxuzko oporrraldia egiteko bazter paregabea da. Bertan dago San Lukas arku ikusgarria; honi, Munduaren amaiera deitzen zaio.

'Vascos por el Mundo' saioko une bat.

'Vascos por el Mundo' saioko irudi bat.

"Vascos por el Mundo" gaur izango da ikusgai, 22:15etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.