telebista
22:30ean
'De la India a París en un armario de Ikea' komediaren estreinaldia, gaur gauean, "La Noche de..." saioan
EITB Media
Gainera, Bradley Cooper aktorea izango dute hizpide, eta 'Qué fue de...' izeneko atal berria estreinatuko dute. Bertan, jada ahaztuta ditugun zinema eta telebista izarren berri emango dute.
-
'De la India a París en un armario de Ikea' pelikularen irudia, EITB Mediaren bideo batetik aterata
Gaur gauean, De la India a París en un armario de Ikea (The Extraordinary Journey of the Fakir, 2018) filmaren estreinaldia eskainiko du ETB2ko "La Noche De…" zinema saioak. Ken Scott zinemagileak zuzendutako komedia bat da, eta Dhanush aktore eta abeslaria da bertan protagonista, Bérénice Bejo eta Erin Moriarty antzezleekin batera.
40 hizkuntzatara itzulitako eleberri arrakastatsu batean oinarrituta dago pelikula, eta Ikeako armairu baten barruan harrapatuta geldituko den fakir baten istorioa kontatzen du. Mumbaiko auzo txiki batean bizi den gaztea da Aja, eta trikimailuekin kalean jendeari ziria sartuta bizirauten du. Bere ama hil ondoren, Parisera joan nahiko du, bizitza aldatuko dion abenturan.
Emanaldiaren aurretik, Felix Linaresek pelikularen eta protagonisten inguruko xehetasun guztiak emango ditu. Gainera, Bradley Cooper ere izango du hizpide, aste honetan bertan urtebetetzea ospatuko baitu aktoreak; eta Los vascos conquistan Hollywood izeneko atalean, berriz, "La casa de papel" telesailaren azken lapurreta handiaren ingurukoak deskubrituko dituzte, Euskadirekin duen harremana aipatuz.
Horrez gain, urte berriarekin batera, atal berria ere estreinatuko du saioak: Qué fue de... izenekoa. Bertan, jada ahaztuta ditugun zinema eta telebista izarren berri emango dute, eta gaur egun zertan ari diren azalduko dute.
"La Noche de... De la India a París en un armario de Ikea" gaur izango da ikusgai, 22:30etik aurrera, ETB2n eta eitb.eus-en.