Itxi

telebista

Estreinaldia

"El Conquistador del Caribe" saioren denboraldi berriaren estreinaldia, astelehenean

EITB Media

Aurten, nobedade moduan, Andrea, Nahia eta Bego, "El Conquistador"eko azken denboraldiko protagonista nagusiak, Karibera itzuliko dira erronka berri bati aurre egiteko: muturreko abentura handienean parte hartuko duten taldeen buru izatea.

  • "El Conquistador del Caribe" saioren estreinaldia

    "El Conquistador del Caribe" saioren estreinaldia

Astelehen honetan, urtarrilak 10, "El Conquistador del Caribe" abentura realityaren denboraldi berria estreinatuko du Euskal Telebistak. Sorpresa eta nobedadeekin itzuliko da saioa eta partehartzaileek maila altua erakutsi beharko dute mugarik gabeko abenturari aurre egiteko. Patxi Alonsok aurkeztutako asteleheneko saioak denboraldi berri honetan ikusiko dugunaren aurrerapena eskainiko du.

Andrea, Nahia eta Bego "El Conquistador"eko azken denboraldiko protagonista nagusiak izan ziren eta Karibera itzuliko dira erronka berri bati aurre egiteko: muturreko abentura handienean parte hartuko duten taldeen buru izatea. 

Nahia izan zen aurreko denboraldiko final historikoaren irabazlea, "El Conquistador" saioaren ikurrina lortu duen laugarren emakumea. Emozioz beteriko edizioa izan zen, eta Bego eta Andrea bereziki nabarmendu ziren euren gaitasunengatik. Gainera, abenturako norgehiagoka epikoenetako baten protagonista izan ziren: bien arteko aurrez aurrekoa oso komentatua izan zen saioko jarraitzaileen artean. 2022an estreinatuko den edizio berrian, kapitain lanetan arituko dira, eta lehiakortasun eta maila altua erakutsiko dute. Abentura zirraragarria izango da.

Hamazortzi urteko telebista ibilbidearekin, "El Conquistador del Caribe" realitya fenomeno sozial bihurtu da Euskadin. Aurreko denboraldiak inoizko audientzia daturik onenak lortu zituen: hogeita sei astez jarraian lider izan zen ordutegi nagusian. Bataz beste, % 26,3ko audientzia-zatia eta 334.000 ikus-entzuleko audientzia metatua eskuratu zituen.

Realitya astelehenetan izango da ikusgai, 22:30ean, ETB2n eta eitb.eus-en, eta telebistako emanaldiaren ondoren, atalak EITB Nahieranen egongo dira eskura.  Horrez gain, asteazkenetan, Patxi Alonsok aurkeztutako debatean, abenturan gertatutako guztia aztertuko dute adituek eta kanporatutako lehiakideek.

Aurten, gainera, app propioa izango du saioak (IOS eta Android). Bertan, realityaren material esklusiboa jasoko dute jarraitzaile sutsuenek eta atal bakoitzaren emanaldia ere izango da appan ikusgai. Halaber, erabiltzaileen partaidetzarako aukera zabalak emango ditu: bideoak komentatuko dituzte eta galdetegi eta lehiaketa ezberdinetan parte hartuko dute. Publikoaren faboritoaren aukeraketa ere apparen bitartez egingo da.  Ohi denez, webgunean eta sare sozialetan ere emango zaie abenturaren azken orduaren berri conquis komunitateko kideei.

"El Conquis"en eduki digitalak

eitb.eus/elconquistador

Youtube: eitb/el conquistador del Caribe 2022

facebook.com/elconquistadordelfindelmundo

Twiiter: @el_conquis

Instagram: @el.conquis

Tik Tok: @el.conquis