Itxi

telebista

Audientziak

Igande gaueko saioek eta asteburuko kirol emanaldiek harrera bikaina, ETB1en

EITB Media

"Herri Txiki, Infernu Handi" saioak eta "Piztu Telebista"k audientzia datu oso onak lortu dituzte eta binakako pilota txapelketak ere harrera bikaina izan du asteburuan.

  • Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga " Heri Txiki, Infernu Handi" saioan

    Mikel Pagadi eta Zuhaitz Gurrutxaga " Heri Txiki, Infernu Handi" saioan

Igande honetan, audientziaren harrera bikaina lortu dute ETB1eko gaueko saioek. "Herri Txiki, Infernu Handi" saioak % 5,7ko audientzia-zatia lortu zuen eta euskaldunen artean nagusi izan zen % 14,4ko kuotarekin. Halaber, 130.000 ikus-entzulek bat egin zuten Zuhaitz Gurrutxagak eta Mikel Pagadik Lekeitiora egindako bisitarekin.

Aurretik, "Piztu Telebista" saioaren emanaldiak inoizko daturik onenak lortu zituen: % 4,1eko kuota eta euskaldunen arteko % 9,9ko audientzia-zatia.

Ikus-entzuleek gainera, ikusmin handiarekin jarraitu dute binakako pilota txapelketa eta asteburuko hiru partidek audientzia datu bikainak izan dituzte. Igandeko Urrutikoetxea-Aranguren eta Peña II-Albisuren arteko partida bere ordu tartean audientzia-buru izan zen % 10,6ko kuota eta 207.000 ikus-entzuleko audientzia metatuarekin.

Larunbatean, Ezkurdia-Tolosa eta Elezkano II-Zabaleta bikoteen arteko partidak % 9,4ko audientzia-zatia eta 140.000 ikus-entzule lortu zituen, eta ostiral gaueko Altuna III-Martija eta Irribarria-Rezusta bikoteen arteko norgehiagokak % 8,1eko audientzia-zatia eta 98.000 ikus-entzule eskuratu zituen.

Igandean, halaber, Reala eta Athletic taldeen arteko futbol partidaren zuzeneko emanaldiak  harrera oso ona izan zuen ETB2n. Norgehiagokak % 8,9ko audientzia-zatia izan zuen eta 109.000 ikus-entzuleko audientzia metatua lortu zuen Euskadin eta eragin-eremuan.